Zuhaitzez betetzen hasia, Iturrandietako lursail berria

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 10a, 01:00

eguraldia lagun, arazorik ga­be burutu dute aurten Her­na­niko Zuhaitz Eguna, 46ga­rrena, eta Joxe Legarretaren aldeko 32garrena. Aurrenekoa izan zen, ordea, Ereñotzuko Iturrandietako Udalaren beste lursailetako batean. 

Urteak eman dituzte Apa­rraingo lurretan egiten, baina hori zuhaitzez josi, eta gauza bera hasi ziren egiten atzo, Iturrandietara bueltan.
Horretarako, goizean goiz abiatu zi­ren; batzuk oinez joan ziren Ereñotzura, Mendi­riz Mendi elkarteko lagunekin batera; eta beste batzuk, autobusez, bat behintzat bete arte!

Epelen utzi zituen denak, eta handik, gora egin zuten, Zepaditik pasata. 

10:00ak aldera hasi ziren landatzen, heldu nahiz gazteak zuhaitz nahikoa landatu arte; 150 gereziondo prestatu baitzituen Roxario Pikabeak egun berezirako.

Hamaiketako goxoa dastatu zuten gero, eta eguerdi aldera egin zuten buelta autobusean, gaztetxo eta helduek plan borobila eginda! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!