Donostiako belodromoan Espainiako Kluben Txapelketa burutzen ari zen bitartean, 14 urte azpiko Gipuzkoako atletek hainbat proba egiteko aukera izan zuten bertan. Horien artean izan ziren CD Hernani elkarteko hainbat hernaniar. 4x100 metro errelebotan, hirugarren postua lortu zuten Naroa San Miguelek, Katixa Goikoetxeak, Iune Iturriak eta Enara Maciciorrek; eta 1000 metrotan lehiatu ziren Amaiur Velez eta Mikel Campos.