Emakumea Pilotari Txapelketaren finala jokatu zuten CD Hernaniko Ainhoa Urien abadiñoarrak eta Patri Espinarrek ostiralean Zestoan, eta txapela janztea lortu zuten, Maider Mendizabal eta Nora Mendizabali 22-12 irabazita. Oso sendo ibili zen Espinar atzean, eta Urienek ere ederki asmatu zuen. Horri esker, Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako txapeldun bilakatu ziren.