Mundarrok iraupen eski jardueraz familian gozatzeko Somportera irteera antolatu da, martxoaren 9 eta 10ean. Otsailaren 28a arte kirodlegian edo kiroldegia@astigarraga.eus webgunean eman daiteke izena. Martxoaren 1ean, 16:00etan, bilera bat egingo da kiroldegian irteeraren xehetasunak argitzeko. Familientzat prezio bereziak daude eta kotxe partikularretan joango dira.