Kopla kantari 10garrenez, Santa Ageda bezperan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Umore Ona abesbatzako kideak makilek lagunduta oles egitera atera ziren astelehenean, Santa Age­da bezpera egunean. Hamargarren urteurrena duten honetan, eguraldiak gehiegi lagundu ez ba­zu­en ere, elkartu ziren 20 lagun inguru. Haien artean, koplak kantatzen aritu ziren Juanan Lekuona, Da­niel Narbarte, Fernando Goia (Pollo) eta Patxi Bakero. Makilak izan zituzten lagun, noski, baina baita Ga­razi Loiarte, Olaia Salaberria eta Janire Urdanpilleta trikitilariak eta Janire Bakero pandero-jolea ere. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!