Zita bikoitza jarri zen Ereñotzun, Santa Ageda bezperaren aitzakian. Txirrita eskolako haur eta gurasoak, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta, igandean atera ziren makilekin auzotarrei oles egitera eta kopla zaharrak kantatzera. Astelehenean, berriz, Santa Ageda bezperan, Ur Mia elkartean bildutako lagun koadrilak egin zuen urteroko buelta, iluntzean, etxez etxe; Euskal Herriko egunean, etxe guztiak kantuz pozten ibili ziren.