Joan den asteburuan jokatu zen, Donostiako belodromoan, taldekako koparen bigarren eta azkeneko jardunaldia. Eta lana borobilduta, txapeldun izan zen Telmo Semperena astigartarra, Donosti Berri taldearekin, junior kategorian. Berarekin batera, bi hernaniar ere tartean ziren: Hegoi Urretabizkaia eta Iker Iriondo.
Kategoria berean, hirugarren postuan bukatu zuen kopa, Jaime Romero astigartarrak, Bazpi taldearekin.
Donosti Berri taldeak, gainera, hirugarren bukatu zuen kadete mailan. Talden ez zen astigartarrik izan, baina bai hernaniar bat, Unax Urretabizkaia, podium hori lortzeko lehian aritu zena.
Semperena eta Romero, Galapagarren asteburuan
Taldekako kopa bukatzearekin batera, amaiera eman diote pistako denboraldiari ere, Gipuzkoan. Baina Telmo Semperena eta Jaime Romero astigartarrek, oraindik ere lehian jarraituko dute. Izan ere, asteburu honetan, Madrilen ariko dira biak, Galapagarreko belodromoan, Euskadiko selekzioak deituta. Espainiako Koparen bigarren jardunaldia izango da jokoan.