Kontzertuak antolatu dira gaur Kontrakantxa Gaztetxean, gaueko 21:30etatik 03:00ak bitartean, Uniraid lasterketa solidarioan parte hartuko duten bi hernaniarrei laguntzeko dirua biltzeko. Indian Feathers eta TOC izango dira musika jarriko dutenak, eta sarrerak hiru euro balio ditu. Baina ez hori bakarrik; goiz eta arratsalde zozketak egin eta material solidarioa bilduko da Nafar kalean.
Jon Zarautz eta Axel Jauregi dira Uniraid lasterketa horretan parte hartuko duten bi gazteak.
Zozketa eta material solidario bilketa, Nafar kalean
Kontzertuez gain, dirua biltzeko zozketa ere antolatu dute bi hernaniarrek. Horrela, goizeko 11:30etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara Garin eta Kixkal tabernen artean egongo dira, zozketak egiten.
Era berean, material solidarioa bilduko dute, Uniraid lasterketara eramateko: jostailuak, bizikletak...
Tangerretik Marrakexera, 20 urtetik gorako Opel Astran
Uniraid lasterketa solidarioa Dakarren Medicos Sin Fronterasekin aurretik ibilitakoek sortu zuten, ikasleei zuzenduta, eta helburua da material solidarioa banatzea.
Aurtengo edizioan, Jon Zarautz eta Axel Jauregik Tange–rretik Marrakexerako ibilbidea egin beharko dute. Denera, 9 etapa gainditu beharko dituzte, otsailaren 23an hasita.
Ibilbide osoa 20 urtetik gorako kotxe batekin egiteko eskatzen du antolakuntzak, eta 22 urteko bi hernaniar gazte hauek 1997ko Opel Astra bat erosi eta konpondu dute, horretarako.