Zabortegian zuhaitzak, ikasleek jarriak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Aurten ere Zuhaitz Eguna eginen da Goizuetan, Udalak Xalto eskolarekin elkarlanean antolatuta.

Otsailaren 20rako jarri dute hitzordua, eskolako 70 haur ingururi zuzenduta.

Gorostingo pistara
Aurtengo landaketa pedagogikoan Xalto eskolako 3 eta 14 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte; denera, 70 ume inguru izanen dira.

Zuhaitzak landatzeko eguna otsailaren 20rako zehaztu dute, eta lehengo zabortegia zegoen ingurura joanen dira, hau da, Go­ros­tingo pistaren sarrerara.

Ekitaldiari landaketa p-edagogikoa deitu diote, hain zuzen, zuhaitzak landatzen ikasteaz gain, landaketa horrek ingurunea berreskuratu eta biziberritzeko duen eraginaz ere jabetzeko aukera emanen dielako, beste behin, parte hartuko duten ikasleei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!