Irabazi gabe jarraitzen du Mundarrok, Erregional Preferenteen mailan, 2019 urtean. Aurreko asteburuan, berdinketa lortu zuen Urnietan, baina gaurkoak ezin dio ihes egin, Zarkumendegin, Mariño azkeneko sailkatuaren kontra.
Arratsaldeko 16:00etan hasita, irabazi beharreko partidua daukate moreek, zaleen aurrean: 19 partidutik, bi irabazi dituzte irundarrek.
Gaurkoa irabaziz gero, bolada onari heldu diezaioke Mundarrok berriro. Izan ere, zazpi garaipen segidan lortuta itxi zuen 2018 urtea, bigarren postuan; eta ordutik hiru partidu galdu eta bestea berdinduta, laugarren postura jaitsi dira, hilabeteko epean.