Gipuzkoako Txapelketa 16garren postuan bukatu ondoren, Udaberriko Txapelketari ekin zioten Mundarroko neska jubenilek, aurreko asteburuan; baita ondo ekin ere! Irabazi egin zuten etxean, Ordiziaren kontra (15-13).
Eta bigarren jardunaldiko partidua, gaur bertan daukate; etxetik kanpo, oraingoan. Zumarragako kiroldegian jokatuko dute, Urolaren kontra, arratsaldeko 16:15etan hasita.
Bost taldeko multzoan ari dira astigartarrak, eta zortzi partidu jokatuko dituzte, kanporaketetara sailkatzeko. Datorren asteburuan, atseden hartuko dute.