Zilegi Eskolen saio bat izango da datorren astean ere, Astigarragako AEKn. Asteartean izango da, eta osasun ohiturei buruzko hitzaldia eskainiko du, Nerea Yarzabal fisioterapeutak.
Bi txandatan emango du hitzaldia, Nabarra Oñatz kaleko lokalean: goizeko 09:30etan aurrenekoa, eta arratsaldeko 17:00etan bigarrena.
Udaleko Euskara Sailak eta AEK euskaltegiak antolatuta, osasunarekin lotutako zenbait gai jorratuko ditu Yarzabalek: elikadura, buruko gaitzak edota sexu bidezko gaixotasunak, esaterako.
Izenematea, doan
Saioan parte hartzea doakoa da, baina aurrez eman behar da izena, horretarako. Bi bide daude aukeran: kultur etxera jo, edo mezua bidali zilegieskola@aek.eus helbidera.