Datorren asteartean egingo du otsaileko saioak, Astigarragako Irakurketa Klubak. Liburutegian jarri dute zita, ohi bezala, arratsaldeko 19:30etan.
Eta oraingoan, Jon Mirandek idatzitako liburu bakarra irakurriko dute: Haur besoetakoa. Kontatzen du, gizon heldu batek bere iloba eta haur besoetakoa den nerabearekin duen maitasun harremana. Liburu polemikoa izan da urtetan, jorratzen dituen gai tabuengatik: intzestua, adin txikikoekin sexu harremanak, suizidioa... Arrakasta haundia izan zuen gerora, eta euskal narratiba modernoaren mugarrietako bat da.
Isabel Etxeberriak gidatuko du saioa, eta partehartzea, doakoa eta irekia da.