Adarra mendira irteera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Bihar egingo du Astigarragako Mundarrok, otsaileko mendi irteera. Adarra mendira igoko dira elkarrekin, Besabitik abia­tuta, ibilbide zirkularra osatuz. 
Abiapuntura joateko, goizeko 09:30etan jarri dute zita, Joseba Barandiaran plazan; eta kotxe partikularretan mu­gituko dira Besabira. Irteeran parte hartzeko, hori bai, izena eman behar da aurrez: kiroldegira azalduta, edo emai­lez, kiroldegia@astigarraga.eus helbidera idatzita.

Somportera eskiatzera, martxoaren 9an eta 10ean
Martxoan, berriz, iraupen es­kia egingo dute, familian edo la­gun artean. Somporteko eski zentrora joango dira, martxoaren 9an eta 10ean.
Bertara joan nahi dutenek, otsailaren 28ra arte daukate epea, izena emateko, kiroldegian edo emailez. Helduen for­faita 9,5 euro dira, eta haurrena 6 euro. Material alokairua, berriz, 11 euro dira helduentzat, eta 8 euro haurrentzat. Prezio bereziak izango dira, famili­en­tzat; eta aterpetxea hartzeko ere, badago aukera.

Martxoaren 1ean, bilera bat egingo dute, irteeraren xehetasun guztiak argitzeko. Kirol­de­gian izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!