Inauteriei aurrea hartuko diete gaur, ‘klink’ eta ‘klank’ ezagunenek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Inauterien ondoren ez, aurten aurretik egin dute Asti­ga­rragara bisita, Hungariako Kal­dereroek; eta gaur aterako da konpartsa, Ergobiatik, arratsal­deko 17:30etan. Zartagiak mailuekin joz eta kantari, herrian barrena egingo dute kalejira, hartzarekin batera, Joseba Ba­randia­ran plazan bu­katzeko. Pintxo eta sagardo dastaketa egingo dute bertan.

Afarirako txartelak salgai, Zipotza tabernan
Eta ondoren, ohitura den be­zala, afaria egingo dute, Zi­po­tza elkartean. Bertan afal­tze­ko, txartelak Zipotza tabernan daude salgai, 20 euroan.
Konpartsan zein afarian parte hartzera animatu dituzte, herritar guztiak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!