Bolada onean dabil Hernani, Gipuzkoako lehenengo mailan, azkeneko bost partiduetatik lau irabazita. Eta horri segida emateko, aukera ona daukate gaur. Izan ere, DKS azkeneko sailkatuaren kantxan jokatuko dute, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Benta Berri kiroldegian.
Lau garaipen horiekin, gora egin du taldeak, nabarmen. Eta 4-6 garaipen-porrota balantzearekin egotetik, pasa da 8-7 egotera. Horrela, zortzigarren postura igo da, eta gertuago dauzka play off postuak, jaitsierakoak baino: bi garaipen gehiagorekin dago Bosteko Irauli, laugarren sailkatua.
Gaur DKSri irabazita, beste pauso bat eman dezake Hernanik, kontrario zuzenetako batzuk, elkarren kontra ariko direlako, asteburu honetan.