Euskal Herriko Irekia Txapelketan daude murgilduta, bi bikote hernaniar; eta bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur arratsaldean, toki ezberdinetan.
Larrabetzun ariko dira Ekiñe Balerdi eta Garazi Urdangarin, bigarren garaipenaren bila. Flaviano eta Bilbaoren kontra ariko dira, arratsaldeko 17:00etan hasita. Aurreko asteburuan, 25-23 irabazi zieten Mateos eta Zubiriari.
Eta Gutierrezek eta Otaegik, bere aldetik, Deban jokatuko dute, ordu berean, aurreneko garaipena lortzeko asmoz. Idoiaga eta Zugaza izango dituzte aurrean.