Kantu eta dantzarako aukera, herritarrek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Hileroko ohiturei eutsiz, eguna musikarekin lagunduta pasatzeko aukera izango da gaur. Batetik, eguerdiko 12:00etan Plaza Berritik aterata, Kalez Kale Kantari ibiltzeko aukera izango da kaxkoan barrena, txistulariek lagudnuta. Bestalde, San Joan Konpartsak antolatuta, erromeria izango da arratsaldean, Jeiki Hadi taldearekin, 18:30etatik aurrera. Eguraldiak laguntzen badu, Plaza Berrin dantzatu ahal izango da, eta bestela, Atsegindegiko aterpera joko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!