«Kattagorria eta ixkiñixua ugaritu egin dira»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Zuhaitz Eguna da gaurkoa. Lehen Hezkuntzako 3 eta 4garren mailetako ikasleei zuzendutako eskola kiroleko ekintzen barruan antolatu da aurten ere, eta helburua izan­go da zuhaitz adaxka berriak landatzea.

Dena den, parte-hartzea irekia da, eta goizeko 08:00e­tan jarri da hitzordua Guda­rien Plazan, zuhaitzak lan­da­tzeko gunera, Ereñotzuko Itu­rrandietara, oinez joateko. Au­tobusean joan nahi du­te­nek, berriz, Elkano kalean, Biteri ondoan egon beharko dute prest, 09:00etan. Buelta, 12:30ak inguruan egingo da.

150 gereziondo berri, saila bukatzeko
Badira 46 urte Zuhaitz Eguna egiten dela Hernanin, eta 32 urte, ekimenarekin Joxe Le­ga­rreta naturzale eta zine­gotzi izandakoa gogo­ra­tzen dela, duela hiru hamar­ka­da, pi­nuaren na­gusi­ta­su­naren au­rrean, ber­tako zu­haitz mo­ta ezberdinak ba­bes­tu behar zirela aldarrikatu bai­tzuen.
Hain zuzen, Hernaniko ba­­so eremu trinkoena Ur­da­bu­ru eta Akola ingurutik ha­si­ta Aranoko mu­garaino iris­ten da, eta bertako ohiko espeziak dira haltza eta li­zarra erreka bazterrean; ha­ritza, gaztai­non­doa eta li­zarra ibaitik gorago bizi di­renen artean; eta pagoak eta ar­teak mendi gailurretan. Aurten, gerezion­doak dira landatuko direnak. Ohikoe­nak ez badira ere, lehendik ere baziren gehiago, Roxario Pikabea basozainak azaldu bezala. «Gereziondoak, 150 bat landatuko ditugu gaur. Ez da asko, sail bat bai baitago le­hendik ere landatua, eta hura bukatzeko falta direnak landatuko dira. Pixka bat begiratu behar da landa­re­a­ren etorrera. Landareak go­go­ko duen lurrari begiratzen zaio, bat edo bestea landatu behar den jakiteko. Altitudea eta tokian tokikoa zer den be­gi­ratzeaz gain, lurraren ma­mia­gatik edo eguzkiak jotzen due­naren arabera, bat edo beste nahiago izaten dute. Le­hendik izaten ziren hemen ge­reziondoak, eta haiek ondo etorri badira, esan nahi du balio duela lurrak. Begiratu mendira, eta pagadi ona ba­da­go, pagoarentzako lurra ona den seinale. Ez badator lan­darerik, eskasa».

«Landareak gogoko duen lurrari begiratzen zaio, bat edo bestea landatu behar den jakiteko»

«Ingurumenari lagundu egiten dio»
Azken urteetan haritzak, pa­goak, gereziondoak eta in­txau­rrak landatu dira, eta lan­da­ketek «ingurumenari lagun­du» egiten diotela dio Pikabe­ak. 

Gereziondoei dagokienez, esaterako, fruituak erakar­ri­ta hainbat animalia ugaritu de­la azpimarratzen du. «Frui­tua emateko txer­ta­tu egin be­har izaten da, eta landatzen du­guna basa da, ez txertatua. Baina fruitu txi­kia­goa, mi­ka­tzagoa ematen du, eta xoxoak eta ehizak jaten dute. Gaur ez bada bihar, txo­riak hor izan­go dira jateko. Intxaurrak ere jarri ziren, eta on egin du; kattagorriak, mu­xarrak... ge­hia­go daude. Es­pezie ba­tzuk ugaritu dira, bes­te ba­tzuk galdu. Txo­ria, berriz, oro­korrean galdu, baina ka­ttagorria, ixkiñi­xua... ugaritu egin dira». Azken animalia ho­ri gogoan, txori batzuk gal­du arren, azpimarratzen du «hegazti batzuk, harr­ap­a­ka­ri­ak, ugaritu» egin direla. 

Zepadiko putzutik aurrera, ixkiñixuaren zalapartak gidatuta edo nahastuta
Azken urteetan, Aparrain in­guruetan landatu dira hain­­bat arbola. Gaur­ko­an, Epelen, Ze­pa­diko pu­tzuan izan­go du abiapuntua ibil­bi­deak; Herna­nitik oinez ate­ra­tzen direnek Plazatik Orko­laga baserrira eta handik Añuara egin be­harko dute Zepadiko putzura iris­teko, eta autobusez joan­da­ko­ekin ba­tera, handik Itu­rran­dietara, landaketa egingo den gunera. 

Lehendik ere Zuhaitz Egu­ne­tan landatutako arbolek era­ka­rrita Ere­ño­tzu­tik Ara­no­rako baso eremuan hain­bat ani­ma­lia ugaritu direnez, baliteke espezie horietako ba­tzuk gaurko ibilbidean la­guntzea; esaterako, ixkiñixu deitzen zaion txoriak.

Izen ofiziala eskinosoa du, eta zientifikoa, Garrulus glan­darius. Baina Euskal Herri oso­ko basoetan hedatuta da­goen tamaina ertaineko he­gaztia izanik, izenak ere ma­kina bat ditu, www.txoriak.eus webgunean biltzen direnak: basamika, eskiaso, eskilaraso, iskioso... Edota Roxario Pi­kabea basozainak deizen dion bezala, ixkiñixu.

Corvidae familiako eta Pa­sse­riformes ordenako hegaztia da, 32-34 zm-ko luzera, 53-58 zm-ko hego luzera, eta 183-206 gramoko pisua izaten duena. Itxura potoloa dauka, hego bo­robilduak, eta nahiko isats luzea. Korbidoen artean ko­lore deigarrienak dituena da; arre edo arre-arrosa eta hego bel­tzak. Hegan dijoanean or­ban txuriak ikusten zaizkio he­go­en azpialdean. Luma ter­tzia­ri­oak, berriz, urdin dei­garriak izaten dira. Isatsa beltza da, eta ipurtxuntxurra txuria.

Beste ezaugarri bat, berriz, ate­ra­tzen duen zalaparta eta is­kan­bila da.  Skraak karraka bu­rrun­batsua eta miau oihua egi­ten dituela esaten da, za­pelatz arruntarena beza­la­tsu­koa. Beraz, erraza izan daiteke gaurkoan bidea to­patzea, ha­ren hotsari segika. Beste he­gazti eta animalia batzuen kan­tu eta oihuak imitatzeko gauza da, ordea. Ez al du inor nahastuko! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!