Batzar irekia gaur, Herri Programa osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Datorren legegintzaldiari be­gira, Herri Programa osatzen ari da EH Bildu, herritarren laguntzarekin. Gaur, orain arte jaso diren proposamenak az­tertu eta haien inguruan ez­tabaidatzeko beste batzar ireki bat deitu da, 10:00etatik 13:00e­tara, Andrekale 24 zenbakiko Bilgu­nean.

Ekarpenak egiteko aukera, oraindik ere
Abenduan hasi zuen EH Bilduk 2019-2023 legegintzaldirako He­rri Programa osatzeko proze­su irekia.

Aurrena, orain arte egin­dako lanaren balorazioa eta egungo legegintzaldiaren diag­nostikoa egin ziren, eta ho­rretan oinarrituta, proposa­menak egiteko epea ireki zen. Denera, 20 bat lan-taldetan banatuta, 20 bat gairen inguruko lanketa egin dela azpimarratu du alderdiak, eta hain zuzen, herritar horiek egindako ekarpenak izango dira gaurko batzarrean aur­keztuko direnak.

Hilabete bukaera edo martxoa hasierarako bukatu nahi du Herri Programa, EH Bilduk.

Helburua izango da egin diren proposamen horiek az­ter­tu, horien inguruan ezta­baidatu eta ekarpenak egitea, eta guztiarekin Herri Programa osatzeko proposamenak finka­tzea.

Azpimarratu dute oraindik ere badela ekarpenak egiteko aukera, baina prozesua otsaila bukaerarako edo martxoa ha­sierarako bukatu nahi dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!