Hodei magoaren magia, inauterien xarma eta zinea, apirilera bitarteko agendan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 16a, 01:00

bigarrenez kaleratu du Goi­zuetako Udalak, herriko kultur agenda; oraingoa, otsaila, mar­txoa eta apirileko ekintzei da­gokiena. Eta hiru hilabete haue­tarako, bost zita jarri dituzte.
Datorren astean izanen da estreinakoa, ostiralarekin, eta magia ikuskizuna ekarriko dute Goizuetara: Hodei Magoa konpainia etorriko da, eta udaletxeko ganbaran eskainiko du saioa Hodei Domingo magoak, Leire Tejero eta Erik Aldazen laguntzaz. Hiru gazte nafarrek osatzen dute konpainia.
Ordu magikoa emanaldia izanen da eskainiko dutena, arratsaldeko 18:30etan hasita, adin guztietako herritarrentzat.

Inauteriak, hiruhilekoaren zita garrantzitsuena
Baina ekintza bereziak ez, urte­roko zita bat izanen da aurten ere, hiruhileko honetako ga­rrantzitsuena: inauteriak. Mar­txoaren 3tik 5era ospatuko di­tuzte goizuetarrek, eta hilaren 9an eginen dute Kontuen Eguna.
Bi aste besterik ez dira ge­ra­tzen inauterietarako, eta beraz, oraindik morrozorik prestatu ez duenak, badu pentsatzen hasteko garaia! Ohiko egitarauari jarraituta, gaztetxoen Zahagi Dantza aterako da igandean; eta afaria eginen dute mozorroek, egun horretan, hurrengo goizean ateratzeko, baserriz baserri. Asteartean, berriz, he­rri­ko kaleetan ibiliko dira mozorroak goizean, eta Zahagi Dantza aterako da arratsaldean.

Bi pelikula eta karaokea, martxoan eta apirilean
Eta behin inauterietako festa giroa atzean utzi eta kontuak eginda, azkeneko hiru ekintzekin borobilduko dute kultur agenda, martxoan eta apirilean. Zehazki, bi pelikula jarriko dituzte udaletxeko ganbaran, eta karaoke saio bat ere antolatu dute bertan.
Martxoaren 10ean jarriko du­te aurreneko pelikula, arra­tsaldeko 18:30etan, nerabe eta hel­duentzat: Campeones. Adi­men urritasuna duten jokalariz osatutako saskibaloi talde bat da protagonista.
Ordu berean jarriko dute beste pelikula ere, apirilaren 14an, hilabetea ixteko: Erremen­tari, 16 urtetik gorakoentzat.
Eta karaokea, martxoaren 16an egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, ganbaran ber­tan. Haur eta gurasoentzako izango da irekia.

OTSAILA-APIRILA KULTUR AGENDA

OTSAILAK 22
Hodei Magoaren ikuskizuna: Ordu magikoa. Adin guztietarako. 18:30etan, udaletxeko ganbaran.

MARTXOAK 3-5 ETA 9
Inauteriak eta Kontuen Eguna. Prestatu zure mozorroa eta atera kalera!
MARTXOAK 10
Zinea: Campeones pelikula. Nerabe eta helduentzat. 18:30etan, udaletxeko ganbaran.

MARTXOAK 16
Karaokea. Haur eta gurasoentzat. 18:00etan, udaletxeko ganbaran.
APIRILAK 14
Zinea: Errementari pelikula. 16 urtetik gorako ikusleentzat. 18:30etan, udale­txeko ganbaran.


Antolatzaileak: Goizuetako Udala, Kultur Taldea, eta Euskara Zerbitzua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!