Partidu klabeak gaur, Trinketeko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Ligaxkako azkeneko jardunaldia jokatuko dute gaur, esku pelotari hernaniarrek, Gipuzkoako Trin­ke­­te Txapelketan, binaka. Eta hiru bikotek daukate zita garrantzitsua, bereziki: irabaziz gero, azken fa­se­ra sailkatuko dira; baina galduz gero, kanpoan geratuko dira.

Egoera horretan daude Oiar­tza­bal eta Lasa jubenilak. Izurun taldearen kontra jokatuko dute Donostiako Gaskan, arratsaldeko 16:30etan hasita. Semifinaletara pasako dira, irabazita.

Eta Gaskan jokatuko dute, bes­te bi bikoteek ere; kadete mailakoak biak. Aurrena, 15:00etan ha­sita, Garaiarrek eta Arluziagak jo­katuko dute, Gaztelekuren kontra. Eta ondoren, 15:30etan, In­saus­ti II eta Jara ariko dira, Mundarroko bikotearen kontra.
Hernaniko kiroldegiko fronto­ian, berriz, gaur eta bihar ez da esku pelota partidurik izango. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!