Inauterietarako materiala trukatzeko aukera, gaurko azoka berezian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 9a, 01:00

Hilero bigarren larunbata­re­kin egiten den bezala, Biga­rren Eskuko Azoka jarriko da gaur 10:30etatik 13:30etara bitartean. Eguraldi ona egiten badu, Urbieta kalean zehar jarriko dira postuak, eta bestela, Atsegindegin.

Gaurko azoka, ordea, be­rezia izango da. Izan ere, ohi­ko postuez gain, Inauterietako mozorroak edota osagarriak saldu eta erosteko postuak ere jarriko dira. Postu horietan zerbait saldu nahi duenak ez du aldez aurretik postua jartzeko baimenik eskatu behar. Nahikoa izango da gaur goizean saldu nahi dena gordailuan uztea.

Gordailu sistema, Inauterietako produktuak saldu eta erosteko
Beste batzuetan egin den bezala, Inauterietako mozo­rro­ak edota osagarriak saldu nahi dituenak gordailuan utzi ahal izango ditu, goizeko 09:00etatik 10:30etarako tar­te­­an; azoka hasi bitartean.

Saldu nahi diren produk­tuak uzteko momentuan, NANa erakutsi beharko da, eta saltzeko ezarri nahi den pre­zioa zein den adierazi. Azo­ka bukatzen denean, gordailuan zerbait utzi due­nak bertatik pasa beharko du berriro ere, saldu ez dena jaso, edo saldutakoaren trukean irabazitako dirua hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!