Asteburuaren hasierarekin, erakusketa berria inauguratuko du gaur Tere Avilak. Harri eta kristalarekin egindako koadroak jarriko ditu ikusgai, eta hilaren 27ra arte ikusi ahal izango dira Biteriko erakusketa aretoan. Arratsaldeko 19:00etan irekiko du gaur erakusketa.