Emakumeentzako* ahalduntze tailerra emango dute bihar, doan, Iturola Elkarlan Sorguneko bi ekintzailek: Idoia Telleria Maritxalar eta Aran Erasun Urtzelaietak. Goizeko 10:00etatik 12:30etara «bizipenen bitartez mugetatik haratago joateko bideak esploratzen» saiatuko dira. Doan bada ere, izena eman behar da info@iturola.eus helbide elektronikoan edo 943 25 63 47 telefonoan.