Biteriko ikastaroen barruan, argazkilaritza digitalaren inguruko saioak egingo dira martxoaren 6tik ekainaren 12ra bitartean, eta gaur irekiko da izena emateko epea, Biterin. Nagore Legarreta hernaniarrak eskainiko du, asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara; eta beste hiru saio praktiko ere egingo dira. Otsailaren 25era arte eman daiteke izena: bertakok 79,33 euro, eta kanpokoek 106,11 euro.