Uniraid lasterketa solidarioan hartuko dute parte, Axel Jauregi eta Jon Zarautz hernaniarrek; eta bihar, Kixkal eta Garin tabernen artean egongo dira, 11:30etatik 14:30etara, eta 17:30etatik 20:30etara. Batetik, zozketa bat egingo dute, proiektua aurrera eramateko dirua lortzeko; eta bestetik, material solidarioa ere bilduko dute.