Aurrematrikula epea, gaur artekoa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 8a, 01:00

Datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea gaur bukatuko da, Gipuzkoa eta Nafarroako ikastetxeetan. Bi eta 16 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako kanpaina da, eta ikastetxe guztietan bukatuko da epea gaur: Hernanin, Urumean, Langilen, Elizatxon, Inmakuladan, eta Hernani Institutuan; Ereñotzun, Txirrita eskolan; Astigarragan, Herri Eskolan; eta goizuetar eta aranoarren kasuan, Goizuetako Xalto eskola dute gertukoena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!