Urtarrilekoaren ondoren, gaur arratsalderako antolatu du Hernaniko Koordinadora Feministak, «emakumeon* hurrengo asanblada, Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko». Biterin izango da, 18:30etan hasita.
Aurreneko bileran greba deialdiaren zergatien berri eman zen. Bizitza erdigunean jarri, eta indarkeria matxistaren, xenofobia eta arrazakeriaren eta prekarietatearen kontra egitea dira helburuak, eta greba egingo da kontsumoan, ikasketetan, zaintza-lanetan, enpleguan eta pentsiodunen artean.
Gaurkoan, berriz, guztia antolatzeko lan-taldeak jarriko dira martxan.