Hernaniko Harrera Sareak pintxoak salduko ditu bihar Plaza Berrin, 12:00etatik 14:00etara, laguntzen dituzten pertsonen beharrak asetu ahal izateko: garraioa, higiene produktuak... Herritar guztiak animatu dituzte gerturatu eta elkartasuna adieraztera. Bestalde, boluntario aritzeko prest dagoen edonor, asteartero 20:00etan Biterin egiten diren bileretara gerturatu daiteke.