Grebarekin bat aurten, pentsiodunek ere

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 8a, 01:00

Koordinadora Feminista la­nean hasia da, Martxoaren 8ko greba eguna prestatzeko. Lehengo ostegunean egin zu­ten aurreneko bilera irekia, de­ialdiaren inguruan infor­ma­zioa eman, hausnartu eta greba nola egin elkarrekin pen­tsatu eta adosteko. Biga­rren bilera eguna ere zehaztu dute: otsailaren 14an egingo da, 18:30etan Biterin.

Bost ardatzeko greba aurten, pentsiodunak gehituta
Aurreneko bilera horretan aur­­tengo greba deialdiaren in­guruko informazioa eman zen, hasteko. Iaz bezala, lau al­­da­rri­kapen egin nahi dira aur­ten ere Emakumeen* Egu­nean: bizitza erdigunean jar­tzekoa, indar­ke­ria ma­txis­ta­ren aurka egitekoa, arra­za­ke­ria eta xeno­fo­biaren aurka egi­tekoa, eta pre­ka­rie­tatearen aurka egitekoa.

Baina berrikuntzak ere ira­ga­rri dira. Batetik, greba 24 ordukoa egitea proposatu da, eta bestetik, iaz greba egin­da­ko lau ardatzei bosgarrena gehitu zaie: pentsiodunena. Horrela, greba egiteko deialdia egin da enpleguan, ikas­ke­te­tan, zain­tza-lanetan, kontsu­mo­an eta pentsiodunen ar­tean. 

Lan-taldeak osatzen
Aurreneko bilera horretan, gre­ba deialdiaren nondik-nora­koak emateaz gain, bestelako ariketa bat ere egin zen, nor­berak greba deialdi honekin eta aldarrikapen horiekin bat egiteko dauzkan arrazoiak aztertu eta ulertzeko.

Era berean, Martxoaren 8aren aurretik eta egunean bertan egin behar diren lanak zein diren aztertu eta horiek betetzeko nola antolatu ados­ten hasi ziren. Hain zuzen, lan-talde batzuk sortzen hasi ziren, eta datorren osteguneko bilera irekian talde horiek osatu eta martxan jartzen saiatuko dira.

Greba bai, baina nola?
Hernaniko Koordinadora Fe­mi­­nista Martxoak 8ko deial­di­a­ren bueltako ekintzak Her­na­nin nola antolatu prestatzen hasi den bezala, Euskal Herri osoan ere hasi dira mugitzen hainbat eragile. Horrela, pasa berri den asteazkenean erre­gistratu zu­ten Martxoaren 8ko greba fe­minista, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek.

Era berean, deialdiren in­gu­ru­ko informazioa bildu eta an­to­laketa lanetan laguntzeko ma­­­teriala denen eskura jartzeko grebafeminista.wordpress.com webgunea sortu da. Bertan, «Eus­kal Herriko emakume, trans eta bollerok mundua gel­ditzeko» deialdia egiten da, eta «enplegu greba» egiteaz gain,  «kontsumo, ikasle, pen­tsi­­o­nista eta zaintzen greba ere» egiteko deialdia zabaldu dute: «Gure lanek ez badute ba­lio, gu gabe produzitu de­za­tela!».

Zentzu horretan, 24 orduko greba deialdiarekin bat egin ezin dutenak ere kontuan izan dira, eta lehengo urtean bezala, aldarrikapenekin bat egiteko modu desberdinak ere proposatuko dira: zinta morea besoan lotuta eramatea, edo lantokia dekoratzea, adibidez.
Deialdiarekin bat egin nahi duten gizonezkoei bideratuta ere, hainbat proposamen egi­ten dira. Adibidez, «sol­da­tapeko lana» dutenen kasuan, «nor­be­ra­ren eginkizunetarako egu­nak erabiliz» lanik ez egitea, edo «negozio propioa» du­tenen ka­suan, «ateak ix­tea». Era berean, «lehentasuna zaintza lanez arduratzea» dela gogorarazi da, eta «mobiliza­zi­o­etan parte har­tuz gero, ema­kumeon* pro­ta­gonismo eta bisibilizazioa ezin­bes­tekoak direla».

Ostegunean gaia lan­tzen se­gi­ ahal izango da, bileran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!