Asteburu honetarako antolatu dute Hernaniko Bigarren Eskuko Azoka, otsailari dagokiona, eta berezia egiteko aprobetxatuko dute.
Aste gutxi batzuk besterik ez dira geratzen inauterietarako, eta ordurako mozorroak eta osagarriak saltzeko edota erosteko aukera izango da.
Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara jarriko dute. Ohi bezala, eguraldi onarekin, Urbieta kalean izango da; txarra egiten badu, aldiz, Atsegindegin.
Gordailu sistema, oraingoan
Postua jarri nahi duenak, orain dauka aukera, ondorengo telefono zenbakian: 682 741 366. Oraingo honetan, postua jarri nahi ez duenak ere, izango du aukera mozorroak eta osagarriak saltzeko. Izan ere, gordailu-salmenta zerbitzua jarriko dute; 09:00etatik 10:30etara bitarte, postu bat irekiko da, saldu nahi dena bertan uzteko.
NANa erakutsi eta prezioa esan beharko da; saltzen bada, dirua jaso beharko da bukaeran, eta bestela, saltzera eramandakoa jasotzera pasa beharko da bukaeran.