Euskal Zineari eskainitako egunak bukatzear dira; atzoko eta herenegungo proiekzioen ondoren (Aralar, mundua leku den lurra eta Gure Oroitzapenak, hurrenez hurren), gaurkoa izango da Biteri kultur etxean emango duten azkeneko filma: Jainkoak ez dit barkatzen. Aurrekoetan bezalaxe, arratsaldeko 19:30etan hasita izango da saioa, areto nagusian.
Lezo Urreiztietaren istorioa, oinarri
1907. urtean jaio zen Lezo Urreiztieta marinela; bere bizia arriskuan jarri eta ehunka pertsonena salbatu zuen, 36ko Gerra Zibilaren bueltan.
Harekin, elkarrizketa batzuk izan zituen Martin Ugalde idazleak, eta horiek abiapuntu hartuta sortu du Josu Martinezek gaur eskainiko duten pelikula.