Udaberri txapelketa jokatzen ari dira une honetan CD Hernani taldeko mutilak, palaz, eta gaur izango dute hurrengo partidua. Mutrikuko Miruaitzenen izango da, 21:30etan hasita; hernaniarrek Danok Bat 1 taldearen kontra jokatuko dute, gomazko paletaz.