Askatasuna hizpide, Pedrosak

Kronika - Erredakzioa 2019ko otsailaren 6a

Zilegi Eskolen barruan, beste hitzaldi bat antolatu du Astigarragako AEK euskaltegiak gaurko. Oraingo honetan, Damian Pedrosa filosofia irakaslea izango da hizlaria, eta Zer da askatasuna? gaia jorratuko du; horren inguruan historian zehar filosofoek idatzitakoa aztertu eta gogoeta egingo du. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzaldia, Nabarra Oñatz kaleko AEK euskaltegian. Jarduera irekia eta doakoa da, baina izena eman behar da, aurretik kultur etxean edo zilegieskola@aek.eus-en.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!