Hernaniko kaleak alaitu zituzten kaldereroak aurreko asteburuan, eta oraingo honetan, Astigarragaren txanda izango da. Aurreko urtetan ez bezala, kalderero astigartarrek ere, iragarriko dituzte 2019ko inauteriak.
Ohi bezala, Ergobi jarri dute topaleku; arratsaldeko 17:30etan elkartuko da konpartsa bertan, eta handik abiatuko dira kaleetan barrena.
Kale eta plazak alaitzea izango dute helburu, eta horretarako, Hungariako erritmo eta musikaz gain, padera, lapiko eta mailuak izango dituzte lagun. Haiekin batera aterako da hartza ere, urtero bezala.
Afaria gero, Zipotzan
Joseba Barandiaran plazan emango dio bukaera kaldereroen konpartsak irteerari.
Indarrak berreskuratzeko, Zipotzan egingo dute afaria, ondoren.
Baina festa ez da hala bukatuko, izan ere, eguna borobildu eta indarrak berreskuratzeko, afari ederra egingo dute Zipotza Elkartean.
Bertaratzeko, txartela aurretik erostea ezinbestekoa da; Zipotzan daude salgai, 20 euroan.