Finalerdietan, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 01:00

Euskal Herriko Txapelketa Nazionaleko finalerdietan dira hernaniarrak, aurreko asteburuan Doneztebeko Errekari 2-1 irabazita. Galdu egin zuen Paul Ojuelek lau t’erdikoan, Iker Salaberria goizuetarraren kontra (18-7). Eta irabazi egin zituzten beste bi partiduak: banaka, 18-2 garaitu zuen Ioritz Arrietak Errekako Xabier Barandiaran; eta binaka, 22-14 irabazi zuten Urkizu eta Labakak, Errekako Telletxea eta Gorritiren kontra. Otsailaren 23an joaktuko dute finalerdia, eta dagoeneko badakite Iruñako Oberena taldea izango dutela aurrez aurre. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!