Urnietan lortua, urteko aurreneko puntua

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 01:00

Golik gabe, baina urteko au­rreneko puntua eskuratuta bu­katu zuen partidua asteburuan Astigarragako Munda­rro­ko mutilen taldeak. 0-0 berdindu zuten moreek, Ur­nietaren kontra, kanpoan.

Izotzak baldintzatuta, hasieratik
Zelaiaren egoerak, eta bereziki izotzak, baldintzatu zuen partidua, hasieratik. Baina horrek ez zituen bi taldeen gogoak zapuztu; hasieratik bilatu zuten garaipena, nahiz eta bitako inork ez zuen ukitu. 

Aurreneko zatian, Mun­da­rroko mutilek egoera hobeak sortu zituzten haien alde, baina ez zuten gola sartzea lortu. Horrez gain, aurkarien baloia geldiarazi beharrean ere izan zen Astigarragako atezaina; hura izan zen aurreneko zatiko geldiketa onena. 

Ildo beretik joan zen bigarren zatia ere. Astigartarrak gehiago iritsi ziren kontrarioen zelaira, baina atezainari lan gehiegirik eman gabe, erremateetan ez baitzuten asmatzerik izan. Urnietako­ek, aldiz, Astigarragako atezaina bitan ateratzea derrigortu zuten.

Bitako inork ez zuen, ordea, markagailurik estreinatu, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!