Mundarro Kirol Elkarteak antolatuta, Adarrara (811 metro) egingo dute irteera astigartarrek igandean. Goizeko 09:30etan abiatuko dira Joseba Barandiaran plazatik, eta Urnietara joango dira kotxe partikularretan. Besabitik igoko dira puntaraino, eta ibilbide zirkularra burututa, Besabin emango diote bukaera. Izena emateko eskatu dute: kiroldegian edo kiroldegia@astigarraga.eus.