Agustin Urretabizkaia eta Marijo Villalba garaile, ipar martxako lehian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 01:00

On Bosko krosa izan zen pasa den igandean, Salestarren Ikastetxeak antolatuta. Horre­kin batera, Nordic Walking lasterketako II.edizioa ere burutu zuten. 7 kilometroko ibilbidea osatuta, hernaniarrak gailendu ziren, bai emakumezkoen kategorian, baita gizonezkoetan ere. 

Hain zuzen, Agustin Urre­tabizkaia izan zen azkarrena gizonen artean, 00:45:37 denbora eginda; eta emakumezkoetan, aldiz, Marijo Villalba gailendu zen, 00:48:15 denbora eginda.

Baina ez ziren izan podiumera igo ziren hernaniar ba­karrak. Urretabizkaiaren on­do­ren iritsi zen Alberto Arenales urnietarra (00:46:13), eta hirugarren izan zen Pepelu Madina hernaniarra (00:47:24).

Emakumezkoetan, aldiz, Ar­­buluko Miren Rojo izan zen bi­garren (00:49:20); eta beste hernaniar bat hirugarren: Aran­txa Astigarraga (00:49:59). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!