21. Korrika aurkeztuko dute bihar ofizialki, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 01:00

Apirilaren 4tik 14ra bitarte izango da aurten Korrika, AEK euskaltegiak urtarrilaren ha­sie­ran iragarri zuen bezala. Bukaera aldera, apirilaren 13an pasako da Hernani eta As­tigarragatik.

Apirilera begira dago dagoeneko Hernanialdeko AEK, hau da, Hernani, Astigarraga eta Urnieta batzen dituena, eta herritarrak proiektura hurbiltzeko, aurkezpen-festa egingo dute bihar. 

Arratsaldeko 19:00etan eman­go diote hasiera ekital­di­txoari, prentsaurrekoarekin. Her­naniko AEKn izango da. Ber­tan emango dute 21. Ko­rri­karen nondik norakoen be­rri. 

Bertso-poteoa, ondoren
Aurkezpenaren ondoren, kalera aterako dira Hernanialdeko AEK­-ko kideak, herritarrek ere aurtengo Korrikarekin Klika egin dezaten. Bertso-poteoa egingo dute horretarako, arra­tsaldeko 19:30etan Hernaniko AEKtik abiatuta. Eta gonbidatu bereziak bertaratuko dira, he­rria beren bertsoekin girotzera: Eli Pagola, Oier Iurramendi, eta Asier Azpiroz. 

Prentsaurrekoaren ondoren, bertso-poteoa egingo da, Hernaniko tabernetan 
zehar.


Haiekin batera, Atxur tabernara, Ondira, Garinera eta Goiz Argira joango dira.

Arropa eskuragarri, euskaltegian
Horrekin batera, gogorarazi du­te, Korrikaren laguntzaile egiteko aukera dagoela, 12 euroan, baita arropa eskuratzekoa ere.  Hiru euskaltegietan izango da aukera: Hernanin, Astigarra­gan, eta Urnietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!