Aralar protagonista, zikloari segida emanez

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 6a, 01:00

Atzo eman zioten hasiera Hernaniko Udaleko kultura sailak antolatu duen Euskal Zinea zikloari. Gure Oroitzape­nak filma ikusi ahal izan zen orduan. Gaurkoa izango da bigarren jardunaldia; orain­goan, Aralar, mundua leku den lurra ikusi ahal izango da. Hau ere, arratsaldeko 19:30e­ta­tik aurrera izango da, Biteri kul­tur etxean. 

Hausnarketarako eta gogoetarako bide
On Produkzioak eta Landar­lanek elkarlanean ekoitzitako dokumentala da gaur eskaini­ko dutena.  

Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenlak zuzendutako lan honek haus­­nar­ke­tara­ko eta gogoeta­ra­ko bide izan nahi du, «Aralarko onda­re natural eta kulturalaren leiho izateaz ha­ratago», diote. Ho­rretarako, adi­tuen adieraz­pe­nen eta pa­sarteen bidez, «Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa eza­gutzera ematearekin bate­ra, kontserbaziorako deia egi­ten dute».

Garazi Auzmendik, Iban Toledok, Aloña Jauregik eta Ion Fontenlak zuzendutako filma da.

Azkeneko saioa, bihar
Bihar emango zaio bukaera Euskal Zinearen inguruko zi­kloari. Josu Martinezen Jain­ko­ak ez dit barkatzen emango dute bihar, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!