Urtero bezala, Zuhaitz Egunerako zita jarri du Hernaniko Udalaren ingurumen sailak larunbaterako. 46garren edizioa izango da aurtengoa, eta Eskola Kirolaren programaren barruan, 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Aurten, Ereñotzuko Iturrandietan egingo da landaketa, eta oinez edo autobusez joateko aukera izango da.
Oinez joan nahi dutenak, 08:00etan abiatuko dira Plazatik; autobusez dijoazenak, aldiz, 09:00etan hartu beharko dute autobusa, Biteri ondoan (Elkano kalean).
Landaketaren ostean, hamaiketakoa egingo dute Ereñotzun, eta eguerdiko 12:30ak aldera egingo dute buelta Hernanira, autobusez.