Herritar batek sustatuta, Goizuetako Domingoenea Txikia 4 poligonoa 147 partzelari dagokion Hiri Jarduketako Plan Berezia idatzi da, eta hori martxan jartzeko, Herritarren Parte-Hartzeko Plana ere egin dute, egungo arautegiak dioen bezala, informazio eta iniziatiba eskubidea bermatzeko herritar eta eragileei.
Horren funtsa da, Udalak azaldu bezala, «Udalaren gidari izatea herritarren parte-hartze eta herritarren parte-zeharkotasuna sustatzeko, Udalaren kudeaketa publikoaren gobernu-ardatz gisa izateko».
Udal Bulegoetan eta Udalaren webgunean eskuratu daiteke dokumentazioa.
Hori betetzeko, bilera irekia egin zuten pasa den urtarrilaren 14an. Bertan, «talde idazleak, Domingo txiki’ 4 poligonoa 147 partzelako Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren aurretiazko dokumentuaren berri» eman zuen.
Hilaren 15 arte, aztergai
Bertaratutakoek aukera izan zuten galderak egin eta teknikoen eskutik erantzunak jasotzeko, baita beren ekarpenak egiteko ere.
Aukera hori, ordea, herritar guztiei luzatuko zaie eta urtarrilaren 15ean hilabeteko epea ireki zuten, horretarako.
Azterketa errazteko, www.goizueta.eus webgunean daude dokumentuak, irakurgai. Dokumentu horiek presentzialki ere kontsultatu ahal izango dira Udal Bulegoetan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:30etara.
Horien inguruan proposamenak eta ekarpenak egiteko, aldiz, equal.arquitectos@hotmail.com helbide elektronikoan egin daitezke.