Inauteriak gertu daudela iragartzeko, kaldereroak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 5a, 01:00

Hilabete daukate oraindik hernaniarrek aurtengo inauterietako mozorroak aukeratzeko. Baina batzuk dagoeneko girotzen eta motorrak berotzen hasiak dira; horren islada izan zen larunbateko kaldereroen konpartsa. Egun horretako eguraldi kaskarrak emandako tregoa aprobetxatu ahal izan zuten Hungariatik espresuki etorritako kaldereroek, herria festa giroan sartu eta inauteriak iragartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!