Sarrerak salgai gaurtik, otsailaren 22rako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 5a, 01:00

Kronikak antolatuta, eta In­sa­lusen laguntzarekin, Bertso Gutiziak ekimenaren lauga­rren edizioa izango da Basque Cu­linary Centerren otsailaren 22an. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, bertso saioarekin, eta ondoren, mokadutxoz osa­tutako afaria izango da.

Bi emakume eta bi gizon
Bertsolarien artean, bi ema­kumezko eta bi gizonezko ari­tuko dira: Maialen Lujanbio eta Onintza Enbeita, batetik; eta Unai Agirre eta Aitor Men­diluze, bestetik. Gai jartzaile la­netan, aldiz, Unai Elizasu arituko da.

Sarrerak gaurtik, Urumea bailaran zehar
Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak, 25 euro­an. Urumea bailara osoan zehar erosi ahal izango dira. 

Goizuetan, Amaia Kafete­gian; Ereñotzun, Irrintzi ta­ber­nan; Astigarragan, Ikatza tabernan; eta Hernanin, Kix­kal eta Aralar tabernatan, baita Dobera-Kronikaren bule­go­an ere. 

Dobera-Kronikako bazkide direnek, deskontua izango dute sarreraren prezioan. Hain zuzen, 20 euroan erosi ahal izango dituzte. Bazkideen prezioan erosi nahi duenak, Dobera-Kronikako bulegora gerturatu beharko du: La­rramendi kalea 11, behea (943 33 08 99). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!