‘Astigunea’ ahalduntze espazioa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 5a, 01:00

Espazio berritzailea jarriko du martxan gaur Astigarragako Udaleko Berdintasun sailak. Astigunea: ahalduntzeko zain­tza-elkargunea inauguratuko dute, «emakumearen ahal­dun­­tzea errazteko espazioa».   

Gaur hasi eta ekainera arte luzatuko da egitasmoa. As­teartero elkartuko da tal­de­txoa, arratsaldeko 16:00e­tatik 18:00etara bitarte, kul­tur etxean.

«Taldeak markatuko ditu beharrak, eta erritmoa»
Espazioaren asmoa da «nor­beraren burua eta besteak zaintzeko elkargunea» izatea. Emakumeak elkartzeko eta espresatzeko tokia izango da, eta lanketa desberdinak egin­go dituzte, gehienetan, dina­mizatzaile baten laguntzaz: «gorputza zein ahotsa indartu eta trebatzeko bideak landuko dira mugimendu, komunika­zio ez bortitza, erlaxazio eta sormenaren bidez». 

Dena den, Berdintasun saile­­tik onartu dutenez, «tal­deak markatuko ditu beha­rrak, eta erritmoa».

Izenematea, Berdintasun Sailean
Taldea irekia izango dela adierazi dute, baina jarriko­tasuna ere eskatuko dute. Izena ematea gomendatu dute; Berdintasun sailean egingo da hori: berdintasu­na@astigarraga.eus edo 943 50 57 01. Zaintza zerbitzua ere izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!