Eguneko arreta zerbitzua martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko otsailaren 4a

Udalak gaur jarriko du martxan eguneko arreta zerbitzua, 65 urtetik gorakoei eta I. graduko mendekotasuna duten edo mendekotasun arriskuan dauden astigartarrei zuzenduta. Urte osoan zehar emango da, abuztuan izan ezik; hezitzaile batek saioak dinamizatuko ditu do­an, astelehen, astearte eta os­te­gunetan, 10:00etatik 13:00e­ta­ra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!