Herri programa finkatzeko bigarren batzarra

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 4a, 01:00

Hernaniko EH Bildu ari da 2019-2023 legealdirako Herri Pro­grama prestatzen. Aben­duan aurreko legealdiko pro­grama eta burututako lanaren diagnostikoa egin eta gero, hurrengo lau urteetarako pro­posamenen fasean murgildu dira EH Bilduko kideak, beraz, deia luzatzen die herritarrei prozesuan parte hartu eta proposamenak egin ditzaten. «Orain daukagu aukera, pro­po­samenak egin, eztabaidatu, hurrengo lau urtetan garatuko diren lan ildoak erabaki eta onartzeko».
Larunbatean, otsailaren 9an, goizeko 10:00etatik 13:00­etara Andre kale 24ko bil­gunean egingo den Herri Ba­tza­rrean izango da horre­tarako aukera.
20 gai ezberdinen inguruan ari dira lanean beste horren­beste talde. Oraingoz, azken urteotan egindako lanaren diagnostikoa jaso dute, eta horretan oinarrituta finka­tuko dute Herri Programa.
Datorren larunbateko ba­tza­­rrean aztertuko dira dau­den proposamenak, egin­dako ekar­­penak mahai gainean jarri, eztabaidatu eta ondorio horietatik aterako da ondo­rengo lau urteetarako EH Bilduren Herri Programa.
Esan bezala 20 taldetan banatuta oraingoz ehun lagun inguruk parte hartu du EH Bilduk otsaila amaierarako edota martxoaren hasierarako burutu nahi duen prozesuan. Herri Programa adosteaz gain herritar horiek izango dira 2019-2023 legegintzaldian, EH Bilduren zinegotzien bide la­gun, Udaleko ordezkarien lagun­tzaile.
Oraindik nahi duten herritarrek dute parte hartu eta ekarpenak egiteko aukera. Prozesua irekia izaten ari da eta izango da on­dorengo aste­etan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!