Sarrerak salgai egongo dira bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 4a, 01:00

Kronikak   Insalusen lagun­tza­rekin antolatutako Bertso Gu­tiziak ekimenerako sarrerak bihar jarriko dira salgai. Doberako bazkideek eta Kro­ni­kalariek prezio berezia iznago dute, 20 euro. Gainon­tzekoentzat 25 euroan salduko dira.  Sarrerak lortu daitezke Kronikan bertan, Larra­mendi 11; Hernaniko Kixkal eta Ara­lar tabernetan; Astiga­rragako Ikatzan; Ereñotzuko Irrintzi Tabernan; eta Goizuetako Amaia Kafetegian.
Aurten Bertso Gutiziak otsailera bueltatu dira pasa den urtean apirilean egin eta gero. Otsailaren 22a da aukeratutako eguna eta beraz, ez ahaztu, eta apuntatu zure agendan! Basque Culinary Centerren egingo da.

Onintza Enbeita, Unai Agirre, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze, BCCn
Azkeneko hiru urteetakoaren an­tzekoa izango da aurtengo Ber­tso Gutiziak. Arratsaldeko 19:00­e­­tan emango zaio hasiera saioari Basque Culinary Cen­te­rreko areto nagusian, eta hori pasata, ordu eta erdi beranduago gutxi gorabehera, hasiko da afaria. Moka­du­txoek osatutako otordua izango da, BCCko ikasleek beraiek prestatutakoa.
Punta-puntako lau bertsolarik hartuko dute parte, hori­etako hiru errepikatzaileak: Maia­len Lujanbio, Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita.
 Lujanbiok eta Agirrek az­keneko hiru edizioetan jarri zioten puntua saioari; duela hiru urtekoan eta pasa den urtean izan zen Mendiluze, eta Basque Culinary Cen­te­rreko oholtzaren gainean es­trei­natuko da, aurten, Onintza Enbeita Bizkaiko txapeldun berria. Laurak ere aski ezagunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!